No Hunger. SINATU!

2008/12/18

Martin Larralderen epaiketa

Martin Larralde Bordaxuri (1782-1821)


Aita eta semearen artean eztabaida hasi zen eta gertaera triste baten ondorioz Jendarmeek preso hartu eta Pauen epaitu zuten (1817). Bost urte geroago, torturen ondorioz hil egin zen galeretan, abenduaren 19an, 40 urte zuelarik.


Olerki hau Joseba Sarrionaindiak kaleratu zuen 1995. urtean eta Ruper Ordorikak 1998an musikalizatu.



Martin Larralde:

Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak,
jendarme auto bat
bidean bildots artean pasatzen.
Etxe elizetan otoitzak,
betiko otoitzak neguko keearen antzera
lehun igotzen.
Martin Larralde ez da sekula itzuli,
baina itzuli balitz
(arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)...
Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da,
larre berdeak,
etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidan
Bayonne 17 panopetik.
Jendea familia erretratuetan bezala
larritasuneraino
perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara.
Inork ere ez du
(dena ohitura, dena errua, dena barkamena)
oroimenaren
korapiloa deslotzen. Inork ere ez du
koblakaririk behar...

Martin Larralde honelako egun batez hil zen
galeretan,
begiak zabalik etzanda, agian, zerua,
itsaso ziki bat dela esanez.


Idazlea: Joseba Sarrionaindia
Musikalizazioa: Ruper Ordorika


Aipamena

3 comentarios:

Leire dijo...

Hemen idatzi duzuena, beste blog batetik kopiatu duzue hitzez hitz. Hori plagio deitzen da eta ez duzue egin behar. Hitz gutxi batzuk bai kopia daitezke literalki baina ez artikulu ia osoa. Zuen hitzekin kontatu, eta nahi izanez gero, beste blog horretara bideratu artikulu orijinala irakur dezan.OK?

Hasate ta Martx dijo...

Gustatu zait eta nahiz eta plagio bat izan, batzutan plagio onak erabiltzea ez da horren txarra izaten.

Musika polita ;-)

Unigo Feralla Clariaga dijo...

blog honetan ez dau plagiorik


Powered By Blogger