No Hunger. SINATU!

2009/01/24

Edson animo!

Edson eta bere aurpegi konboa. Atapuerkan, Tunezen, psikiatrikoan... ateratako argazkiak:


EDSON

Eutsi goiari Edson!

2009/01/22

Atapuerkako irteera

Atapuerka Burgoseko probintzian dagoen herri txiki bat da. Bertan, historiaurreko munduko aztarnarik garrantzitsuenak aurkitu ziren orain dela ehun urte inguru, baina ez ziren 70. hamarkada arte ikerkuntzak hasi.

Historiaurreko lau hominido aurkitu dituzte bertan, Homo antecessor eta Homo heidelbergensis haien artean. Batzuen ustez, Atapuerkako toponimia euskal-erdal tautotoponimoa izan daiteke (ate-puerta).

Irteera ez zuen arrakastarik izan, ikusitakoa zela eta, baina ondo pasatu genuen. Ez genituen gauza interesgarririk ikusi, sua egiteko eta ehizatzeko teknikak izan ezik. Sua egiteko modu erraz bat erakutsi ziguten. Bi ordu erdi behar izan genituen bertara ailegatzeko eta beste bi ordu eta erdi bueltatzeko.

2009/01/11

Gure blog-a ShotCodearekin!


ShotCode barra-kode zirkular bat da, Cambridgeko High Energy Magic-ek sortutakoa.

Diana antzeko biribil bat erabiltzen du, erdigunean puntu bat duelarik eta inguruan datuzirkuluak (datacircles). Distantzia eta angeluaren arabera datuak kodifikatu egiten dira.

ShotCodeak kamera guztietan erabiltzeko diseinatuta daude, mugikorretan eta web kameratan ere. Barra-kode normalak ez bezala, 49 bits-eko datuak gordetzen dituzte ShotCodeek. Serbidore baten, datu horien eta URL baten arteko erlazioak gordetzen dira, horregatik ShotCodea irakurri ostean serbidorera konektatuko da URL horretara ailegatzeko.

Iragarkietan jarri ohi dira, jendeak sarera konektatu eta produktuak, kontzertuetarako sarrerak... erosteko.



2009/01/07

TUENTIA, sarerik famatuena!

2006. urteko urtarrilean agertu zen lehen aldiz Tuentia, Zaryn Dentzel deituriko informatiko batek sortu zuen

Tuentia Web 2.0an oinarritutako lagun-sare bat da. Sarrera pribatua da, eta sartzeko gonbidatu behar zaituzte. Tuentiaren bidez, argazkiak igo eta lagunekin elkarbana ditzakezu. Argazkietan iruzkinak idatzi, lagunak zoriondu...

Pertsonak bilatu ditzakezu izen-abizenak, ikastetxea, bizilekua... idatziz. Jendea ezagutzeko eta jendearekin kontaktuan egoteko leku aparta da. Petsona bakoitzaren gustuak edota martxa-lekuak ezagutu ahal dituzu.

Laburbilduz, Tuentia sare erakargarria da, Tuentia atxikitasuna sortzen du gazteengan.

2008/12/18

Martin Larralderen epaiketa

Martin Larralde Bordaxuri (1782-1821)


Aita eta semearen artean eztabaida hasi zen eta gertaera triste baten ondorioz Jendarmeek preso hartu eta Pauen epaitu zuten (1817). Bost urte geroago, torturen ondorioz hil egin zen galeretan, abenduaren 19an, 40 urte zuelarik.


Olerki hau Joseba Sarrionaindiak kaleratu zuen 1995. urtean eta Ruper Ordorikak 1998an musikalizatu.



Martin Larralde:

Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak,
jendarme auto bat
bidean bildots artean pasatzen.
Etxe elizetan otoitzak,
betiko otoitzak neguko keearen antzera
lehun igotzen.
Martin Larralde ez da sekula itzuli,
baina itzuli balitz
(arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)...
Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da,
larre berdeak,
etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidan
Bayonne 17 panopetik.
Jendea familia erretratuetan bezala
larritasuneraino
perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara.
Inork ere ez du
(dena ohitura, dena errua, dena barkamena)
oroimenaren
korapiloa deslotzen. Inork ere ez du
koblakaririk behar...

Martin Larralde honelako egun batez hil zen
galeretan,
begiak zabalik etzanda, agian, zerua,
itsaso ziki bat dela esanez.


Idazlea: Joseba Sarrionaindia
Musikalizazioa: Ruper Ordorika


Aipamena

2008/12/11

Eguneroko lana

Hamen dekozue geure blog barria. Astelehenetik domekara geure gogoetak eta munduko auziei buruz idatzi eingo degu.


Ta beno, Joxe Miel Barandiaranek esan zun modun: ondo ibili!

Powered By Blogger